Centro médico IMQ Amárica
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

COVID-19
IMQn lanean jarraitzen dugu osasun-agintariekin koordinazio estuan, pandemia horrek eragindako ezohiko larrialdi-egoera kudeatzeko, uneak eskatzen duen erantzukizunarekin. Hori dela eta, zentroa zabalik dago larrialdietarako soilik eta honako argibideak jarraituz:

1.    Ez dira zentrora etorri behar arnas sintomak eta/edo sukarra eta/edo eztula duten pertsonak, edo koronabirusak kutsatutako edo koronabirusagatik ikertutako persona baten ondoan egon direnakEgoera horretan dauden pertsonak etxean geratu eta IMQko familia-medikuari deitu edota anbulategira lanegunetan. 

2.    Zentroaren telefonora (945 14 66 00) ere dei daiteke, eta beharrezkoa izanez gero, gure medikuak harremanetan jarriko dira telefonoz.

3.    Asteburu eta jaiegunetan IMQko Larrialdi telefonora deitu 900 53 50 47.

Zentrora joanez gero larrialdi bat dela eta, GEHIENEZ ERE LAGUNTZAILE BAKARRAREKIN SARTU DAITEKE, ETA KORRIDOREETAN IBILTZEA SAHIESTU BEHAR DA. Horrela, kutsatzea eta infekzioak eragitea ekidingo dugu.

Arabarren artean oso errotuta dagoen zentro honek zerbitzu diagnostiko eskaintza zabala du eta 29 espezialitate mediko kirurgikoak eskaintzen dituzten 80 baino gehiago profesional mediko ditu. Osasun Zentroa Gasteizko erdigunean kokatuta dago, kalean bertan dagoen lokal batean eta ia 1.200 metro karratu dauzka bi solairutan banatuta.

Bertan, honako hauek daude:

• Analisis klinikoak egiteko gela bat
• Espezialista mediko eta kirurgikoen 25 kontsulta
• Azterketa kardiologikoak egiteko eta kirol-medikuntzarako gela bat
• Bi erizaintza-gela
• irudi bidezko diagnostikorako gune berezituak: X izpi konbentzionalak, ekografia, dentsitometria, ortopantomografia eta mamografia
• Fisoterapiako 5 box
• Fisioterapia tratamenduak, pilates eta bihotzeko errehabilitazioa gauzatzeko guztiz ekipatuta dagoen erabilera anitzeko gimnasioa.

Zentroak bezeroen esku uzten du ekipamendu teknologikorik berriena: mamografia, densitometria, ecografia, ortopantomografia eta digitalizatutako erradiologia konbentzionala, ahalegin probak eta kirolarientzako azterketa medikoak egiteko tapiz birakaria, zikloergometroa, ekokardioa, ginekologiarako 4Dko ekografoa, etab.

Gainera, etengabeko arreta zerbitzua ematen dugu Larrialdi anbulatorioetan, erizaintzan eta erradiologian, ordua eskatu gabe 08:00etatik 20:00etara. Odol analisiaren zerbitzua ere eskaintzen dugu 08:00etatik 11:00etara eta 15:30etik 18:30era, baita fisioterapia zerbitzua ere, zentroa zabalik dagoen bitartean.

Daukagun Kirol Medikuntzako Unitatean Deportivo Alaves eta Saski Baskoniako jokalariei ohiko kirol arloko azterketa medikoak egiten zaizkie.

IMQko Gazteizko zentro medikuak Erditzeko Prestakuntza Unitatea ere jarri du. Unitate horretan, etorkizuneko amei zuzendutako eskolak eskaintzen dira: erditzeko prestakuntza, erditu osteko arreta eta edoskitzean laguntza, baita guraso-eskola bat ere.

Zentroak 2017ean Pazientearen segurtasunaren UNE 179003:2013 arauari dagokion ziurtapena lortu zuen.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION