Centro médico IMQ Barakaldo
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

centro medico barakaldo

COVID-19

Astelehenetik aurrera (maiatzak 11), zentroak aurrez aurreko laguntza-zerbitzua berreskuratuko du, ohiko ordutegiarekin. Horretarako, pazienteen eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartu dira.

Kontsulta eta zerbitzu guztiak aurretiko hitzorduarekin egingo dira, erizaintzako erradiografiak eta analisi klinikoak barne. Hitzorduak astelehenetik, hilaren 11tik, aurrera eska daitezke, zentroko telefonora deituta.


Guztien segurtasuna bermatzeko, arau hauek errespetatu beharko dira:
• Laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik, eta maskararekin.
• Hitzordura ordurako joatea, ez lehenago, ez geroago.
• Zentroko sarreran paziente guztien tenperatura hartuko da.
• Langileekiko eta beste paziente batzuekiko segurtasun-distantzia errespetatzea.
• Zentroetako sarreran, eskuak derrigorrez garbitzeko garbiketa-gelak egongo dira.
•    Zentroetan ez dago COVID-19. Hitzorduaren aurreko hamalau egunetan sukarra, eztula edo bestelako arnas sintomak izanez gero, zentroari jakinarazi behar zaio eta kontsulta telefonoz egin behar da.



 

Barakaldoren erdi-erdian kokatua, zentroak honako espezialitate mediko hauek eskaintzen ditu: ginekologia, urologia, medikuntza orokorra, pediatria, traumatologia, digestio-aparatua, oftalmologia, dermatologia, neurologia, barne-medikuntza, otorrinolaringologia, endokrinologia, kardiologia, psikologia, psikiatria, kirurgia plastikoa, errehabilitazio eta fisioterapia; baita analisi klinikoen zerbitzua ere.

Zerbitzu horiez gain, laster beste hauek ere eskainiko dira: alergologia, neurofisiologia, erradiologia eta hortz-klinika.

Polikontsultorioa zabalik dago astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:00etara, etengabe. Analisi klinikoen zerbitzurako ez da ordurik eskatu behar, eta hauxe da ordutegia: 08:00etatik -11:00etaraino.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION