Kontaktatu

IMQ Klinikak

Anestesiologia eta bizkorketa

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Anestesiologia eta bizkorketa

Anestesiologia eta Bizkorketa espezialitateko talde medikoak ondoetorria eman nahi dizugu. Jarraian, modu erraz eta labur batean adierazi nahi dizugu zer eta nola egiten ditugun gauzak. Horrez gain, zure ondorengo kirurgia-operazioan zure buruari egin ahal dizkiozun galderak erantzungo ditugu.

Edozelan ere, zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete ondorengo posta elektronikoan:

Zorrotzaurre Klinika zabaldu zenetik eta iaz Virgen Blancako ebakuntza gela berritu zenetik, gero eta paziente gehiago ditugu.

Aurreko urtean bi kliniken artean 20.000 ekintza anestesiko egin ziren, bai ingresua izan zutenen kirurgian, bai modu anbulatorioan. Erronka horri eta ebakuntzaren inguruko atentzioa gero eta pertsonalizatuagoa eta parte hartzaileagoa eskaintzeko eta gure pazienteak hobeto ezagutzeko, ebakuntza aurreko anestesia kontsulta zabaldu dugu. Betiere, ebakuntza osteko aldian dugun konpromisoa ahaztu barik. Izan ere, aldi horretan zaintza zorrotza egiten dugu, pazientea eroso eta seguru egon dadin.

Egunero asistentzian lan handia badugu ere, hori guztia kalitatez eta etengabeko hobekuntza prozesu baten barruan egiten dugu. Horretarako, pazientearentzako segurtasun eta monitorizazio alorretako gailurik aurreratuenak ditugu, hala nola, anestesia lokal-erregionala emateko tresnak, ekografia transesofagikoa, aire biderako punta-puntako gailuak...

Gure asistentzia eskaintza bost arlotan banatuta dago:

  • Ebakuntza aurreko arloa

  • Arlo kirurgikoa

  • Arlo obstetrikoa

  • Kanpoko arloa

  • Ebakuntza osteko arloa

Guardiako anestesiologoak ditugu urteko egun guztietan eguneko 24 orduetan, larrialdietarako.

Ebakuntza aurreko arloa

Edozein arrazoi dela medio kontsultara joan ezin izan duten pazienteei, ebakuntza aurreko azterketa Anestesiako Kontsultan edo ospitaleratzean egiten zaie.

Patologia larririk ez daukaten pazienteen sedaziorako edo kirurgia txikirako ebakuntza aurreko azterketa autoebaluazio galdetegi batekin egiten da. Hori anestesiologoak aztertuko du, kirurgia edo miaketa egin aurretik.

Ebakuntza aurreko azterketan honako hau sartzen da:

  • Zehaztutako historia klinikoa.

  • Miaketa fisikoa, aire bideari berebiziko arreta emanez.

  • Pazientearen egoeraren arabera (ASA) eta ebakuntzaren zailtasunaren arabera, proba osagarrien egiaztapena eta/edo eskaera.

  • Medikazioaren egiaztapena eta doitzea.

  • Ebakuntza osteko zaintzaren planifikazioa (ABU, Bizkorketa Anestesikoa)

  • Aurremedikazioa.

  • Plan anestesikoari buruzko informazio zehatza ematea eta pazienteak baimen informatua betetzea.

Beraz, hobeto ezagutu nahi zaitugu, kirurgian sortu daitezkeen arazoak saihesteko, zure lehentasunak kontuan hartuta hobeto moldatzen zaizun plan anestesikoa gomendatzeko eta zure egonaldiari buruzko zalantzak argitzeko.

Arlo kirurgikoa

Bertan programatutako kirurgia eta larrialdietako kirurgia egiten da. Bi kliniken artean 15 ebakuntza gela daude. Horiek punta-puntako ekipamendua eta monitorizazio sistemak dituzte, gure pazienteen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.

Erabilitako anestesia teknikak honako hauek dira: anestesia orokorra, batzuetan teknika lokal-erregionalekin (epidurala, blokeo periferikoa) konbinatuta eta sedazioarekin edo sedaziorik gabeko teknika loko-erregionalen ehuneko handiarekin.

Gaur egun, kirurgien ehuneko handi bat ospitalizazio gabeko modu anbulatorioan egiten dira. Horretarako, Eguneko Ospitale Mediko Kirurgikoan badauzkagu 17 ohe Zorrotzaurre Klinikan, eta orain gutxi berritutako 12 ohe Virgen Blancan.

Ia-ia espezialitate kirurgiko guztiak egiten ditugu, zailtasun handiko kirurgiak barne; hala nola, bihotzeko kirurgia, bularraldekoa, neurokirurgia, obesitatea, kirurgia pediatrikoa...

Obstetrika arloa

Zorrotzaurre Klinikan zentralizatuta dago, dilataziorako 5 gela ditu, 2 erditze gela eta ebakuntza gela bat.

Anestesiologoa talde obstetrikoaren osagai garrantzitsua da, ez soilik erditzean mina tratatzeko eta maniobra obstetrikoak errazteko duen funtzioagatik, baita sortu daitezkeen zailtasun obstetriko larriak arrakastaz konpontzeko ere.

Gure zentroan gehien erabiltzen ditugun teknika obstetrikoak honako hauek dira: epidurala kontzentrazio baxuko perfusio jarraituarekin (mugimendu blokeoa saihesteko eta amaren mugikortasuna errazteko), anestesia intradurala edo espinala berehalako erditzean edo, epidurala jartzea desegokia izan daitekeenean, zain barneko perfusioa bizitza ertain/laburreko opiazioekin.

Kanpoko arloa

Anestesiologoaren zeregina ebakuntza gelatik kanpo gero eta garrantzitsuagoa da. Ondoren horietako batzuk deskribatuko ditugu.

  • Endoskopia.

  • Hemodinamika.

  • Endourologia.

  • Erradiologia.

  • Endoskopia: bi kliniken artean 6 gela ditugu egokiak deritzoten miaketak egiteko (gastroskopia, kolonoskopia, eko endoskopia, CPRE, fibrobrokoeskopia, baloi intragastrikoak...)

Anestesiologoa honako honetaz arduratzen da: miaketa aurretik pazientea ebaluatzeaz (autoebaluazio orria), pazientearen sedazioaz eta alta hartu arteko zaintzaz.

  • Hemodinamika: unitate hau Zorrotzaurre Klinikan dago, bertan anestesia zerbitzuak hainbat espezialitateri estaldura ematen die, besteak beste, kardiologiari, arritmologiari, erradiologia interbentzionistari, kirurgia baskularrari.... Horietan sedazioa behar duten miaketa errazei zein anestesia teknika aurreratuak behar duten prozedura zailei laguntzen die: protesi balbular aortikoak jartzea, mitraklipak, endoprotesi aortikoak, garun enbolizazioa...

Horrez gain, anestesia zerbitzuak miokardioko infartu akutuetan ematen duen premiazko eta berehalako arreta nabarmendu beharra dago.

  • Endourologia: miaketarako, interbentzio urologikoetarako eta litotriziarako ebakuntza gela bat badaukagu Zorrotzaurre Klinikan. Horiek egiteko, sedazio, anestesia espinala eta anestesia orokorra bezalako teknikak egiten dira.

  • Erradiologia: Anestesia zerbitzua erradiologia zerbitzuarekin elkarlanean aritzen da, diskonfortagatik eta zailtasunak dituzten miaketak artatzeko gure presentzia beharrezkoa denerako. Artatze anestesikoa nabarmendu beharra dago paziente pediatrikoarentzat erresonantzia magnetikoan.

  • Ebakuntza osteko arloa

Anestesiologia zerbitzuko profesional taldea arduratzen da berehalako ebakuntza ostean pazienteari egonaldirik seguruena eta erosoena eskaintzen, kirurgia ostean zaintza onenak bermatuz.

Horretarako, anestesia ondoko bizkorketarako unitateak (ABU) eta zainketa intentsiboen unitateak ditugu. ABUn anestesiologoa pazientea zaintzeaz arduratzen da, bere eboluzioa baloratuz, eta izan daitezkeen bigarren mailako ondorioak (goragalea, oka, hotzikara...) organismoaren nahitaezko funtzioak kontrolatuz, azkar bere onera itzultzeko.

Hori guztia analgesiko kontrol zorrotz baten azpian, ebakuntza osteko mina saihesteko, eguneratutako protokoloen bitartez eta teknika analgesiko eraginkorrenak eta seguruenak erabiliz.

Zainketa intentsiboen unitatean ospitalizazioa interbentzio kirurgikoaren agresibitatearen menpe dago, baita pazienteari lotuta egon daitezkeen gaixotasunen menpe ere

Talde

Ohiko galderak

Mina arintzeaz eta paziente kirurgikoari zainketa osoa egiteaz arduratzen den medikuntzaren praktika da, ebakuntza aurretik eta ondoren. Anestesiologoa, prozedura kirurgikoaren edo diagnostikoaren bitartean, segurtasuna eta erosotasuna zaintzeko espezializatuta dagoen medikua da. Egon daitezkeen konplikazioak ahalik eta gehien murriztu nahi ditu. 

Anestesiologoak zure kasuari dagokion anestesia mota egokiena gomendatuko dizu, kirurgia motaren eta zure osasun egoeraren arabera. Batik bat, hiru motatako anestesiak daude:

  • Anestesia orokorra: lotan egongo bazinaren modukoa da.

  • Anestesia erregionala: toki zehatzetarako anestesikoak erabiltzen dira. Horiek nerbio muturrak eteten dituzte eta gorputzaren alde bat baino ez da lokartzen. (epidurala, espinala eta plexuala).

  • Anestesia lokala: honetan toki zehatzetarako anestesikoak ebakuntza egingo den aldean injektatzen dira, alde hori hain zuzen sorgortzeko.

Gaur egun anestesia prozedura guztiz segurua da. Egunero, milaka pertsonari ebakuntza egiten diete eta arazorik gabe anestesiatuak izaten dira. Edozelan ere, hainbat eragilek, besteak beste, ebakuntza motek, lotutako gaixotasunek... pertsonaren arabera arriskua areagotu dezakete. Anestesiologoak zure arrisku mailaren berri emango dizu eta zuri dagokizun plan anestesiko egokiena ezarriko dizu, arrisku maila ahalik eta gehien murrizteko asmoz. 

Zure egoera klinikoa aldez aurretik ezagutzea ezinbestekoa da, ebakuntza kirurgikoa arrakastatsua izan dadin. Zure historia klinikoaren, azterketa fisikoaren eta proba osagarrien inguruko azterketa zehatza egiteak ebakuntza aurretik egoera baloratzea eta arrisku maila ezartzea ahalbidetuko du.

Hori guztia kontuan hartuz, anestesiologoarekin batera, plan anestesikoa eta zuri dagokizun ebakuntza aurretiko zainketa egokienak aukeratuko dituzu. Anestesiaren gaineko edozein zalantza argitzeak ebakuntza arrakastatsua izateko konfiantza areagotuko du.

Anestesia bitartean, ohiko babesteko zenbait erreflexuk ez dute erantzungo, horregatik, zure urdaila hutsik egotea garrantzizkoa da, elikagaiak ahorantz bueltatzea eta horiek biriketan sartzea ekiditeko. Anestesiologoak zehaztuko dizu zenbat denbora egon behar zaren baraurik, orokorrean, solidoetarako 6 orduz eta likidoetarako 4.

Batzuetan, anestesiologoak ur apur batez zure ohiko medikazioa hartzea utziko dizu. Zure segurtasunerako ezinbestekoa da jarraibide hauei jarraitzea ebakuntza ez atzeratzeko

Ebakuntza kirurgikoa egiten den bitartean seruma edo medikamentuak emateak, salbuespen gisa, erreakzio alergiko larriak eragin ditzakete. Ebakuntza aurreko kontsultan hainbat alergia saihestu ditzakegu, egon daitezkeen aurrekari alergikoak ikertzen direlako. Ebakuntza aurreko proba alergikoak sistematikoki egitea ez da gomendagarria. Bestalde, anestesiologoak esperientzia osoa dauka erreakzio hauen aurrean eraginkor erantzuteko. 

Salbuespenak salbuespen, oro har, ebakuntza egingo den egunera arte zure ohiko medikazioa hartu ahal izango duzu. Hori dela eta, antiagreganteak eta antikoagulatzaileak hartzekotan, anestesiologoak edo espezialistak agintzen badizu, hartzeari utziko diezu.

Kirurgia aparteko aukera da behin betiko erretzeari uzteko. Zure familia medikuak egoerari aurre egiteko lagundu ahal dizu

Anestesiologia zerbitzuak ebakuntza kirurgikoa egin aurretik ume guztiak baloratzen ditu, bai ebakuntza aurreko kontsultan, zein solairuan bertan ingresua bitartean.

Proba osagarriak, analitikak, erradiologiak... ebakuntza kirurgikoaren eta umearen egoeraren araberakoak izango dira. Kasu gehienetan, historia klinikoa izatea eta azterketa fisikoa egitea nahiko izango da.

Normalean, solidoetarako 6 orduz baraurik egotea gomendatzen dugu eta likidoetarako 4 orduz. Dena den, anestesiologoak, umeak oso gazteak direnean, gomendio hori aldatu dezake.

Ebakuntza egingo den egunean, umea unitate kirurgikoraino gurasoek lagunduta joango da, umea lasaiago egoteko asmoz. Bertan, ebakuntza gelako esperientziadun taldea umeaz arduratuko da zaintzeko.

Umezaroan egiten diren ebakuntzak anestesia orokorraren, lokal-erregionalaren, edo lokalaren bidez egin daitezke. Horrez gain, sedaziorik gabe egitea bestelako aukera bat da. Anestesia mota bat edo beste bat aukeratzea zenbait eragileren araberakoa izango da; besteak beste, adinaren (eta horren arabera ebakuntzan jarrera laguntzailea eduki ahal izatea), konplexutasunaren eta kirurgiaren iraupenaren araberakoa.

Umea gazteagoa bada eta kirurgiak konplexutasun maila handiagoa badauka eta gehiago irauten badu, anestesia orokorra aukeratu ohi da, segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko asmoz.

Paziente gazteenen artean, anestesia arnas hartzeko tekniken bidez ematen da (puxikatxo bat puztuz) umea lotan gelditu arte zainetako ziztada ez antzemateko. Batzuetan, anestesiko lokala duten kremak aplikatzen ditugu ziztada egingo den alde zehatzean.

Ebakuntza gehienetan, anestesia orokorra ematea ez ezik, ebakuntza egingo den aldean anestesiko lokalak dituzten blokeoak aplikatzen ditugu, esnatzean minaren sentsazioa murrizteko

Zirujauak ebakuntza amaitzean jakinaraziko dizu zure umeak anestesia ondoko suspertze unitatean ingresatuko duela eta bertan guztiz esnatuta eta mugimendua berreskuratu arte egongo dela. Zure semeak mugimendua guztiz berreskuratzean, zuekin unitate kirurgikoaren atean elkartuko da, zuek bere gelara laguntzeko

Erditze prozesuan mina kontrolatzeko metodoa da. Orno muina inguratzen duen tarte epiduralean orratz bat sartzen da. Orratzaren bidez kateter bat sartzen da bizkarrari finkatzen zaiona eta umetxoa jaio arte bertan gelditzen da. Kateterraren bitartez medikamentuak ematen dira, gorputzaren beheko aldean min sentsazioa kentzen dutenak.

Nahiz eta kateterra izan, emakumeek kontrakzioak gertatzean nolabaiteko presioa nabaritu dezakete eta ahaleginduko gara erditze prozesuan bultzatu ahal izateko gutxieneko indar mailari eusten

Epidurala teknika analgesikoa da, bizkarrean kateter bat kokatzen dugu duramaterraren aurretik (orno muina inguratzen duen mintza), zeharkatu gabe.

Anestesia espinalaren kasuan, orratz meheagoa erabiltzen da, ez da kateterrik jartzen eta duramaterra zeharkatzen dugu, orno muina inguratzen duen likido zefalorrakideoan sartuta. Anestesiko lokal gutxiago erabilita, eragin azkarragoa eta intentsitate handikoa lortzen dugu. Hautazko Zesareetan edo berehalako erditzea dagoenean erabiltzen den teknika anestesikoa da.

Orokorrean, epidurala erditzearen fase aktiboan aplikatzen da, hau da, 4 edo 5 zentimetro dilatatu dituzunean eta uzkurdura mingarriak nabaritzen hastean. Dena den, zuk nahiago duzuna eta emaginaren gomendioak beti kontuan hartuko dira.

Teorikoki ez, baina kateterra sartzeko injekzioa aplikatzen den aldean, erredura eta presioa nabarituko dituzu. Batzuetan, hanketan kalanbreak sentitu daitezke. Momentu oro, anestesiologoak epidurala aplikatzeko pausu guztien berri emango dizu

Batzuetan nahi den eragina ez da lortzen, gorputzaren alde bat sorgortzen delako eta bestea ez, edo bestela gorputzaren alde batzuk sorgortu gabe gelditu daitezke. Anestesiologoa arazoa konpontzen saiatuko da, kateterra berriro ere jarrita edo farmakoen dosiak edota kontzentrazioak aldatuta

  • Koagulopatia edo plaketak baxuak izatean
  • Odola urtzen duten medikamentuak hartzean
  • Odoljario larria izatean
  • Bizkarrean infekzioak pairatzean
  • Anestesiologoak espazio epidurala aurkitu ezin duenean.
  • Tentsio arteriala jaitsi daiteke, hori dela eta, zure presio arteriala aldian-aldian kontrolatuko da. Batzuetan, zure tratamendurako seruma, farmakoak eta oxigenoa ematera behartzen gaitu.

  • Zefalea, geroago horri buruz hitz egingo dugu, alegia, duramaterra zeharkatzean likido zefalorrakideoak ihes egitea.

  • Erditzearen abiadura murrizteak eta bultzatzeko gaitasuna oztopatzeak erditzean tresna gehiago erabiltzea dakar.

  • Hotzikarak, belarrien burrunba, bizkarreko mina, goragaleak edo txiza egiteko zailtasuna nabaritu ditzakezu.

Argi ez dagoen arren, zenbait ikerketek diote umearen bihotzeko erritmoa eta arnas hartzekoa murriztu daitezkeela, bai eta erditzean lokartze ahula eta bularra emateko zailtasunak ere eman ahal dira. Hori guztia hartutako medikamentuen, erditzearen iraupenaren eta umetxo bakoitzaren ezaugarrien araberakoa izango da.

Gure zentroan hainbat teknika ditugu. Horietan, anestesiko lokal kontzentrazio txikiagoa duen etengabeko infusioa erabiltzen dugu, horrela, blokeo motorra murrizten da eta erditzean mugitzeko eta bultzatzeko ahalmena errazten da 

Duela urte batzuk, gerrialdean tatuaje bat izateak epidurala oztopatzen zuen. Gaur egun, hainbat ikerketa zientifiko egin ondoren, oztopoa ez dela ikusi da. Hori bai, tinta gabeko aldea bilatzen saiatzen gara bertan ziztatzeko, bestela, larruazalean mozketa txiki bat egiten da tinta ez dagoen aldea topatu arte

Konplikaziorik ohikoena da, nahigabe duramaterra zehartzean ematen da. Zutik jartzean buruko mina ematen du baina etzatean hobetzen da.

Anestesiologo guztiok gure ibilbide profesionalean konplikazio hau izan dugu. Espazio epiduralak milimetro gutxi batzuk ditu eta, horregatik, oso garrantzitsua da epidurala aplikatzean ez mugitzea, uzkurdurak izan arren.

Kasu gehienetan, tratamendurako analgesikoak hartzen dira eta atsedena beharrezkoa da. Min horrek gutxi gorabehera aste bete irauten du eta, batzuetan, mina handia bada eta ez badigu ohiko bizitza egiten uzten, partxe hematikoa jarri daiteke.

Partxe hematikoa berriro ere teknika epidurala aplikatzea da. Amaren odola injektatzen da duramaterrean egon daitekeen zuloa ixteko

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00
IMQ Virgen Blanca
94 412 70 11

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu