IMQ Zorrotzaurre Klinika
Ama-haurren Unitatea
Zure bizitzako unerik garrantzitsuenak zainketarik onena merezi du.
IMQ Zorrotzaurre, zuretzako ama-haurren klinika
Larrialdietako zerbitzua eta Ginekologiako mediku-talderik onena ditugu, une oro zure ondoan egon daitezen. Zure eskura jarriko ditugu haurdunaldiko plan pertsonalizatuak, erditzeko prestakuntza, tarteko zainketetarako jaioberrien unitatea, haurrak egoki edoskitzeko laguntza eta pediatriako 24 orduko arreta.
Arreta zure haurdunaldian
Plan pertsonalizatua haurdunaldian eta erditzean
Aukera guztiak gogoan hartuko ditugu, zure haurraren jaiotza den une garrantzitsuan eroso eta seguru senti zaitezen.
Larrialdi obstetrikoak
Berehalako arreta espezializatua 24 orduz, zure segurtasuna eta zure haurtxoarena bermatzeko, haurdunaldiaren edozein unetan.
Erditzeko arreta
Erditze errespetatua
Gure helburua da erditzea eta jaioberriaren arreta goiztiarra errespetatu eta humanizatzea.
Gure datuak
Gure jarduketak zesarea-kopurua murriztera, erditze naturala eskaintzera eta erditzea humanizatzera eta naturalizatzera bideratuta daude.
Minaren kontrola
Emakumeek, hala nahi izanez gero, hainbat teknika izango dituzte eskura mina kontrolatzen laguntzeko, betiere mugitzeko indarra galdu gabe.
Tarteko Zainketen Jaioberrien Unitatea
Esperientzia handiko neonatologoek osaturiko unitateak, eguneko 24 orduetan eskuragarri, azken belaunaldiko metodo diagnostikoek lagundutakoak.
Laguntza amagandiko edoskitzean
Aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza profesionala, edoskitzaroko esperientzia segurua eta gogobetegarria izan dezazun zure haurtxoarekin.
Informazio-gidak
Ezagutu haurdunaldiaren eta amatasunaren etapa bakoitzari buruzko aholku eta gomendio guztiak.
Erdiondoko arreta
Arreta pediatrikoa 24 orduz
Arreta eta zainketa pediatrikoa 24 orduz, erditu ondoren jaioberriak duen bilakaera egokia den zaintzeko.
Informazio-gidak
Ezagutu haurdunaldiaren eta amatasunaren etapa bakoitzari buruzko aholku eta gomendio guztiak.
Ezagutu IMQ Zorrotzaurre Klinikako Ama-haurren Unitateko instalazioak
Zorrotzaurre Klinikako jaio aurreko bisitetan aukera izango duzu gure espazioetan zehar ibiltzeko, ingurunera ohitzeko eta zalantza guztiak argitzeko, egun pozgarria iritsi aurretik. Aukera ederra, gure profesional-taldea ezagutzeko, lasaiago senti zaitezen eta haurdunaldia merezi dituzun konfiantzaz eta segurtasunez bizi dezazun.
Ezagutu gure ginekologo-taldea
Zerbitzu osoa eta pertsonalizatua eskaintzen dizugu, etapa bakoitzean zu zaintzeko, ama-haurren arretako talde entzutetsu baten eskutik.
Alvarez Sierra, Veronica
Ayestaran Fernandez, Cesar
Barreiro Rodriguez, Maria
Barrenetxea Arrinda, Julen
Burgos San Cristobal, Jorge
Cañas Sanchez, Pablo
Castillo Martinez, Marta Isabel
Celis Garcia, Ricardo
Cobos Baena, Patricia
Davalillo Bilbao, Iñigo
Encinas Romero, Aida
Franquelo Wierham, Cristobal
Garcia Cañibano, Lorea
Garde Garde, Iratxe
Gimenez Garai, Emilli
Gomez Iglesias, Marta
Gorostiaga Ruiz-Garma, Alvaro
Guevara Perez, Luis Mª
Gutierrez Cordoneda, Maria Julieta
Jimenez Viruega, Maria Rosario
Lobo Lafuente, Ignacio
Lopez Arregui, Eduardo Alfonso
Martin Sanchez, Ana Isabel
Martinez-Astorquiza Corral, Txanton
Martinez-Astorquiza Ortiz de Zarate, Txanton
Melendez Zalduegui, Miren
Mieza Arana, Juan A.
Modesto Caballero, Juan
Moreira Gomez, Maria Yolanda
Moreno Domingo, Julio
Mozo Rosales Fano, Fernando
Otero Garcia-Ramos, Borja
Romero Garcia, Angel
Rubio Lorenzo, Kristian
Sanchez Perez, Maria Nuria
Sanuy Aguilar, Carolina
Urueña Gonzalez, Julio
Vazquez De Pedro, Nerea
Villegas Gisasola, Itziar
Zulueta Madariaga, Jaione
Maiz egiten diren galderak
- Mintz-haustura gertatu dela uste baduzu, hots, nahi gabe likidoa galtzen ari bazara eta horrek gernuarekin zerikusirik ez badu. Horrek esan nahi du umekia biltzen duen likido amniotikoaren poltsa hautsi egin zitekeela ("urak botatzea" esaten zaiona).
- Bizpahiru uzkurdura bizi-biziak badituzu 10 minuturo, edo, erritmikoak ez badira ere, erditze azkarreko aurrerakinak badituzu.
- Odola badario, hilekoaren antzera.
- Umekiaren mugimendurik sentitzen ez baduzu.
- Ondoezik baduzu, edo ageriko kausarik gabe sukarrik baduzu.
- Etengabe umetokiko uzkurdura mingarririk baduzu, eta horiek amaitzen ez badira.
- Klinikako Larrialdietara; bertan lehenengo datuak hartuko dizkizute, identifikazio-eskumuturrekoa jarriko dizute eta Larrialdi Obstetrikora bideratuko zaituzte.
- Erditzea programatua bada (erditzea eragitea/zesarea), Harrera Zerbitzura, ospitaleratzea koordina diezazuten.
- Haurdunaldiaren kartilla edo balorazio obstetrikoaren orria azken analisien emaitzekin.
- Kontsultan emandako agiriak: baimen informatua analgesiarako, ospitaleratzekoa…
- Asegurudun-txartela (IMQ, Sanitas, Mapfre …).
- Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea.
Amarentzat hauek gomendatzen ditugu:
- Kamisoi bi, mahuka motzekoak, guztiz zabalik aurretik, amagandiko edoskitzea errazteko.
- Txabusina eta txapinak.
- Bularra emateko bularretako bi, irekitzen diren kopekin eta esnea xurgatzeko diskoekin.
- Gerriko altuko kuleroak edo erabilera bakarrekoak, batez ere, erditu ondorengo lehen egunerako.
- Higienerako behar-beharrezkoak: xaboi neutroa, xanpua, orrazi bat, hortzetako eskuila bat eta hortzetako pasta, eta erabili ohi dituzun kremak.
- Aldagarriak eta jantziak (zabalak eta erosoak), etxera joango zarenerako.
Jaioberriarentzat:
- Kotoizko 6 body
- 3 edo 4 pijama
- Tokilla 1
- Haurren aldalekua
- Pixoihalak
- Haurtxoa garbitzekoak: belakia, etab.
- Adur-zapiak
- Alta egunean etxera joateko jantziak
- Erditzea arrunta bada, 48 ordu inguru
- Zesarea egin badizute, 3 edo 5 egun
Zein analgesia aukeratu duzun eta erditze-planaz (izanez gero) galdetuko dizute, eta Baimen Informatua bete beharko duzu. Zalantza guztiak argituko dizkizute.
Analgesia epidurala aplikatuko dizute, hala badagokio, uzkurdurak zuretzat deserosoak edo gogaikarriak izaten hasten direnean. Baldintzak onak badira, analgesia dosi txikietan jarrita logelatik ibili ahal izango zara.
Klinikan beti daude guardiako ginekologo bat eta emaginak, pediatrak eta gainerako profesionalak zuri arreta emateko prest. Une oro egongo dira zure ondoan, zutaz arduratzeko eta zu zaintzeko.
Erditze-prozesuaz zalantzarik baduzu, galdetu zure ginekologoari. Klinikan sartzean, zure nahiak eta kezkak adierazi ahal izango dizkiozu arreta emango dizun taldeari.
