Hemodialisiko unitatea (Hemboesa SL) 1995etik IMQko pazienteak eta -EAEko Osasun Sailarekin egindako hitzarmen baten bidez- Osakidetzako pazienteak artatzen dituen zerbitzu bat da. 2013an inauguratu zuten eta IMQ Virgen Blanca Klinikaren lehenengo solairuan dago.
Hemodialisierako zentro berritzailea daukagu, Braun Dialog-plus monitore berrienenekin. Horiek barne hartzen dituzte, besteak beste, ondorengo berrikuntzak: online iragazketa hemodiala; hautsezko bikarbonatoa; zentralizatutako azido sist stema; maila erdiko zein handiko iragazgaiztasuna duten polisulfonazko dializagailu sintetikoak; ura iragazteko sistema modernoa igarobide osmotiko bikoitzarekin; eta 2013an instalatutako beroaren bidezko desinfekzio sistema bat (Herco HP 1250 DPH), ur "garbi-garbiaren" parametro zorrotzenekin dialisia egiteko ura ematen duena.
AENOR erakundeak zerbitzuaren kalitatea aitortzeko ziurtagiria dauka (ISO: 9001) 2004tik, azken berrikuntza 2016koa izanik
Tratamendua Hemodialisiarekin egiten da modalitate estandarrean zein Online Hemodial iragazketan.
Horrela dago sailkatuta:
Dialisiko gela honetako ekipoak honako hauek dira:
Zerbitzuaren barne antolaketari dagokionez, hurrengo kideak daude:
Klinikaren zerbitzuetako laguntza daukagu, batez ere, Larrialdi eta Laborategikoa, paziente guztientzat larrialdirik egonez gero. Gainera, mediku nefrologoa eta guardiako erizaina ditugu eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.
Hemodialisiko saioetara saiatu arropa erosoz etortzen, aldatu behar izanez gero, erraz aldatzen dena... Ez ekarri balio handiko gauzarik, izan ere, ospitaleak ez du haren gaineko inolako erantzukizunik. Ez etorri baraurik hemodialisiko saioetara; baina ez duzu tratamendua baino lehen jan behar ere. Edonola ere, agindu hori zure egoeraren araberakoa denez, medikuak esango dizu zer egin.
Dieta garrantzia handikoa da osasun egokia edukitzeko.
Dialisiko gaixoek dieta berezia eduki behar dute, izan ere, hura jarraitzea oso garrantzitsua da gainerako herritarrek ez bezala, haien giltzurrunek ez dute 24 orduz funtzionatzen eta hemodialisiaren zain egon behar dute, tarte horretan oso kaltegarriak diren toxiko gehiegi metatzea saihestu behar izateaz gain.
Dialisiaren aurreko kontsultetan jarraipena egin badizute, segur aski proteinatan urria den dieta (haragia, arraina, arrautzak) gomendatu dizute. Hemodialisiko programa batean sartzerakoan, beharrizanak aldatzen dira eta une horietan ez dugu proteina gutxiago jan behar, desnutrizioa ez eragiteko. Edonola ere, osasun langileek elikadurari buruz emandako gomendioak zorroztasunez jarraitu behar dituzu, batez ere potasioan eta fosforoan aberatsak diren elikagaiak eta pisu larregi hartzea baztertuta.
