IMQ Zorrotzaurre Klinika
Urologia
Gizonen eta emakumen gernu-aparatuaren eta gizonezkoen ugaltze-aparatuaren prebentzio, diagnostiko eta tratamenduko espezialistak.
Zergatik aukeratu IMQ Zorrotzaurre Klinika?
Arreta osoa eta pertsonalizatua
IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urologia Zerbitzuan pazienteei arreta ematen diegu bizitzako etapa guztietan, zehaztasun zientifikoarekin eta tratu hurbila eta bihozbera emanda, pazienteen ongizatea eta lasaitasuna bermatzeko. Izan ere, 2003tik ari gara lanean, paziente urologikoen arretan gerta daitezkeen aldaketei erantzuteko.
Teknologia eta esperientzia batera
Gure urologo-taldea azken belaunaldiko teknologiaz baliatzen da pazienteen esperientzia eta emaitzak hobera aldatzeko. Baditugu kirurgia robotikoa, litotrizia, AquaBeam, mikroultrasoinu bidezko biopsia eta erresonantzia magnetiko bidezko irudien fusioa, eta tresna horiek diagnostiko zehatzagoak eta tratamendu guztiz pertsonalizatuak eskaintzeko aukera ematen digute.
Kirurgia robotikoa interbentzio bakoitzean zehaztasun milimetrikoa ematen duen teknologia da, eta ehun osasuntsuen kaltea minimizatzen eta ebakuntza ondoko mina, odol-galera eta konplikazioak izateko arriskua murrizten du. Hari esker, prozedurak zehatzagoak dira, pazienteak askoz bizkorrago suspertzen laguntzen du eta haien funtzionaltasuna eta bizi-kalitatea hobetzen ditu.
Gure taldearen esperientziari azken konponbide teknologikoak gehitu izanak segurtasuna eta emaitza onak ugaritzen ditu asistentzia-prozesuaren urrats bakoitzean.
Espezialistak urologia-arlo guztietan
Gure urologoek prestakuntza espezifikoa dute onkologia urologikoan, litiasian, andrologian, pelbis-zoruan, urologia funtzionalean eta beste azpiespezialitate batzuetan. Patologia eta horren alternatiba terapeutikoak sakon ezagutzen dituzten adituek artatzen dute kasu bakoitza.
Lagun egitea eta gertu egotea
Pazientea prozesuaren erdigunean jartzen dugu, lehen kontsultatik hasita, eta ondoren haren jarraipena egiten dugu; horretarako, zalantzak argitzen ditugu eta une oro informazio argia, eskuragarria eta ulergarria ematen dugu.
Ikerketa eta etengabeko prestakuntza
Ikerketa klinikoko proiektuetan parte hartzen dugu, eta etengabe eguneratzen gara; horri esker, sektorearen azken aurrerabideak aplika ditzakegu eta asistentziaren kalitatea eta bikaintasuna bermatu. Gure espezialistak iritzi adituaren erreferenteak dira onkologian, litiasian eta pelbis-zoruan, eta zerbitzua bera erreferentziazko zentro bihurtu da urologo berriak prestatzeko; izan ere, munduko hainbat lekutatik etortzen dira urtero.
Teknologia aurreratuena gaixotasun urologikoen tratamenduan
Gure Urologia Zerbitzuan berrikuntzaren eta bikaintasunaren alde egiten dugu eta, hortaz, azken belaunaldiko teknologiak erabiltzen ditugu, hala nola kirurgia robotikoa, litotrizia, AquaBeam, mikroultrasoinu bidezko biopsia eta erresonantzia magnetiko bidezko irudien fusioa, terapia fokala arrisku txikiko edo ertaineko prostatako minbizia tratatzeko eta kirurgia laparoskopikorako eta kirurgia robotikorako doitasun handiko 3D irudi-sistemak.
Tresna horien bidez, diagnostiko zehatzagoak lortzen dira, baita tratamendu pertsonalizatuak eta hain inbaditzaileak ez direnak eta konplikazioak izateko arriskua murrizten dutenak ere.
Emaitza: kirurgiak seguruagoak dira, zehaztasun kirurgikoa handiagoa da eta pazientea askoz bizkorrago suspertzen da; horrek guztiak gure pazienteen esperientzia eta ongizatea hobera aldatzen ditu.
Gure urologia-zerbitzuak eta tratamenduak
Patologia urologikoetan espezializatutako arreta eskaintzen dugu, eraginkortasun handieneko eta inpaktu txikieneko tekniken alde eginez. Gure helburua da premia bakoitza prozedura aurreratuak eta ez hain inbaditzaileak erabilita konpontzea; izan ere, prozedura horiek mina murrizten dute, pazientea azkarrago suspertzea ahalbidetzen dute eta bizi-kalitatea hobetzen dute. Azken aurrerabideei esker, era askotako arazo urologikoak tratatzen ditugu, konponbide seguru eta pertsonalizatuen bidez, emaitza funtzional bikainak lortzeko.
Prostatako minbizia
Prostatako minbizia tumore ohikoenetako bat da gizonen artean, batez ere, 50 urtetik gorakoengan. Ez du inongo sintomarik agertzen lehen faseetan eta, beraz, diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da, PSA probaren, ondeste-haztapenaren eta irudi aurreratuko tekniken bidez.
Zaintza aktiboa eskaintzen dugu arrisku txikiko kasuetarako, baita kirurgia robotikoa, erradioterapia eta paziente bakoitzari zuzendutako terapiak ere. Tratamenduaren ondoren, jarraipen zorrotza egiten dugu, gaixotasuna kontrolatzeko eta bizi-kalitatea bermatzeko. Aitzindariak gara Estatuan; izan ere, 20 urteko esperientzia dugu kirurgia robotikoan.
Giltzurruneko litiasia
Giltzurruneko harriek, gatz mineralen pilaketak osaturikoek, gerrialdeko min handia, infekzioak edo odoldun gernua eragin dezakete. Ekografiaren, ordenagailu bidezko tomografia axialaren eta gernu-analisiaren bidez harriaren mota eta tamaina identifikatzen ditugu, ondoren tratamendurik onena zein den erabakitzeko: medikazioa, gorputzez kanpoko litotrizia edo zauri txikiko kirurgia.
Halaber, prebentzioa pertsonalizatzen dugu, berriz gaixotzeko arriskua murrizteko. Erreferentzia-zentroa gara gernu-harriak eskura dugun teknologiaren bidez tratatzen.
Gizonezkoen beheko gernubideen sintomak
Prostata handitzea txiza egiteko arazoekin lotu daiteke –normalean, zurrusta eskasa edo hustuketa-sentsazio bukatugabea-, eta hura oso ohikoa da 50 urtetik gorako gizonen artean. Kasuak banan-banan aztertzen ditugu, hauetaz baliatuta: historia kliniko osoa, sintomen galde-sortak, irudi-probak eta analisi klinikoak.
Hori guztia, bereizmen bizkorreko kontsultan, tratamendu-sorta baten bidez: medikazioa, iTind edo Rezum bidezko zauri txikiko tratamenduak, esaterako laser bidezko kirurgia desbuxatzailea edo gernu-buxaduraren tratamendurako Aquabeam robota, laparoskopia eta robotika, ohiko kasuetarako edo kasu konplexuetarako. Betiere, pazienteen gogobetetasunik handiena lortzeko bizitzako une bakoitzean, sintomak hobetzeko, ahalik eta inpaktu txikienarekin.
Andrologia eta sexu-medikuntza
Hainbat arazori ekiten diogu, hala nola erekzioaren disfuntzioari, eiakulazio goiztiarrari, Peyronie-ren gaixotasunari edo gizonezkoen antzutasunari, kasu bakoitzera egokitutako diagnostiko zehatzen eta tratamendu mediko, psikosexual edo kirurgikoen bitartez.
Endokrinologiako, psikologiako eta laguntza bidezko ugalketako espezialistekin elkarlanean dihardugu, modu integral eta pertsonalizatuan ekingo zaiela bermatzeko. Gainera, esperientzia ugaria dugu zakileko protesiak inplantatzen.
Gernu-ihesa eta pelbis-zorua
Esfortzuagatiko gernu-ihesa, gernu-larritasuna edo mistoa —gizonengan eta emakumeengan— eta organo pelbikoen prolapsoa tratatzen ditugu. Hainbat teknika diagnostiko aplikatzen ditugu, hala nola perineoko ekografia eta proba urodinamikoak, maskuriko berreziketa eta neuromodulazioa barne hartzen dituzten terapia pertsonalizatuak, eta errehabilitazioan eta fisioterapian oinarritzen gara beti, edozein tratamenduren euskarri gisa.
Beharrezkoa denean, kirurgia berreraikitzailea erabiltzen dugu (TOT kolposuspentsioa. Sakrokolpopexia eta gernu-esfinter artifiziala), behar bakoitzaren arabera. Gure helburua: bizi-kalitatea hobetzea, tratamendu eraginkorren eta zauri txikikoen bitartez.
Kirurgia robotikoa urologian, suspertzea hobetzen duen doitasuna
Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikako urologia-taldeak kirurgia robotikoa erabiltzen du zauri txikiko ebakuntzak egiteko, eta onurak egiaztatuta daude: doitasun handiagoa, ebakuntzaondoan ondorio gutxiago eta suspertze bizkorragoa edozein adinetako pazienteengan.
Profesionaltasuna eta esperientzia Bilbon
Gure talde medikoa ibilbide luzeko urologoek osatzen dute; esperientzia kliniko entzutetsudunak dira, eta asistentzia-bikaintasuna lortzeko ardura handiz jarduten dute. Hala, Estatuan eta nazioartean aintzakotzat hartzen dira. Beren buruak eta profesional berriak etengabe prestatzeaz arduratzen dira, hainbat ikastegirekin duten lankidetzari esker.
Diziplina anitzeko taldea dute oinarri, eta etengabe lan egiten dute beste arlo batzuetako espezialistekin, hala nola onkologiako eta erradiologiako espezialistekin eta hainbat diziplina medikotakoekin. Harreman horiei esker, paziente bakoitzari modu integralean eta koordinatuan ematen zaio arreta.
Ezagutu gure urologoak
Gamarra Quintanilla, Mikel Gotzon
Gamarra Quintanilla, Mikel Gotzon
Gamarra doktorea urologoa da, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ko taldeko kideetako bat da.
Litotrizia Integraleko Unitateko koordinatzailea da, eta kirurgia laparoskopiko eta endourologiako espezialista.
Aitzindaria izan zen kirurgia robotikoan, berak sartu baitzuen, 2006an, Euskadin. Izan ere, kirurgia robotikoari buruzko ikastaroak eta tutoretzak ematen ditu Estatuko zentro askotan. Aditua da minbizi urologikoa teknika eta teknologiarik aurreratuenez baliatuta diagnostikatzen eta tratatzen.
Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduko irakaslea da, eta ikasleen prestakuntzako tutorea, endourologia litiasian eta prostatako hiperplasia onberan (PHO). Txostengilea eta moderatzailea ohi da Estatuko biltzarretan eta hitzaldi magistraletan.
Espainiako Urologia Elkarteko eta European Association of Urology elkarteko kide da, eta Urologiako Euskal Sozietateko kide izan da.
Hizuntzak: gaztelania eta euskara.
Pereira Arias, José Gregorio
Pereira Arias, José Gregorio
Pereira doktorea urologoa da, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ren sortzailea eta zerbitzuburua. Bizkaiko erreferentziazko ospitaleetako buru izan da, eta aitzindaria, Euskal Autonomia Erkidegoan kirurgia urologiko laparoskopikoa eta robotikoa ezartzen.
Esperientzia ugaria du helduen eta haurren patologia litiasikoaren tratamendu integralean eta prostatako minbizia tratatzeko zauri txikiko teknikak aplikatzen, hala nola krioterapia.
Klinikako Kirurgia Robotikoa Unitatea zuzendu du 2006tik, eta 1000tik gora ebakuntza egin ditu Da Vinci sistemaren bidez; hala, erreferentea da Estatuan kirurgia robotikoaren prestakuntzan eta garapenean.
Irakaskuntza-jarduera sendoa du unibertsitateko koordinatzaile gisa, eta ohiko txostengilea da Estatuko eta nazioarteko biltzarretan.
Sektoreko sozietate zientifiko nagusietako kide aktiboa da: Espainiako Urologia Elkartea eta Urologiako Euskal Sozietatea.
Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.
Mora Christian, Jorge
Mora Christian, Jorge
Mora doktorea urologoa da, eta 2015etik IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ko taldeko kideetako bat da.
Espezializatu da diagnostiko metabolikoaren eta teknika endourologikoen bidezko tratamenduaren eta zauri txikiko kirurgiaren bidez gaixotasun litiasikoari modu integralean tratatzen.
Klinikako Urodinamika Unitatearen sortzailea eta arduraduna da, eta erreferentea bi sexuen gernu-ihesaren, organo pelbikoen prolapsoaren eta gernu-disfuntzioen tratamenduan.
Modu pertsonalizatuan ekiten die prostatako hiperplasia onberako eta emakume eta gizonen gernu egiteko disfuntzioei, teknologia aurreratuen bidez -hala nola laserra eta Aquablation-.
Deustuko Unibertsiateko Medikuntza Fakultateko irakaslea da.
Urologiako Euskal Sozietateko presidentea da.
Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.
Sánchez Vázquez, Andrea
Sánchez Vázquez, Andrea
Sánchez doktorea urologoa da, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ko taldeko kideetako bat.
Zauri txikiko kirurgia urologikoan, endourologian, laparoskopian eta robotikan espezializatuta dago, Txileko Santiagoko Clínica Indisa zentro entzutetsuan prestatu ondoren.
Patologia litiasikoa erabat konpontzen dihardu, kasu bakoitzean zauri txikiko teknikarik egokiena aplikatuz, baita prostatako eta maskuriko minbiziaren diagnostikoan eta tratamenduan ere.
Deustuko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Urologia arloko irakaslea da, baita Santiagoko Unibertsitateko irakaslea ere.
Prestakuntza-ekimenak burutu ditu pelvitrainer bidezko endourologian eta mikrokirurgian.
Estatuko eta nazioarteko Urologia sozietate nagusietako kide da.
Urdaneta Salegui, Felipe
Urdaneta Salegui, Felipe
Urdaneta doktorea prostatako minbiziaren diagnostikoan eta tratamenduan espezialista den urologoa da.
2015etik, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ko taldeko kideetako bat da; bertan gaixotasun litiasikoa eta prostatako hiperplasia onbera tratatzeko teknika endoskopikoetan oinarritutako arreta integrala garatzen du.
Uro-onkologian duen jakin-minagatik eta zauri txikiko teknikak -hala nola laparoskopia eta robotika- aplikatzeagatik nabarmentzen da.
Elkarte hauetako kide da: Espainiako Urologia Elkartea, Urologiako Euskal Elkartea eta European Association of Urology.
Deustuko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Urologia arloko irakaslea da.
García-Olaverri Rodríguez, Jorge
García-Olaverri Rodríguez, Jorge
Jardunbide sendoa du urologia onkologikoaren arloan.
García-Olaverri doktorea espezialista da Urologian, eta esperientzia ugaria du teknika kirurgiko aurreratuetan, hala nola: kirugia laparoskopikoa, robotikoa eta giltzurruneko transplantea.
Haren ikuspegi klinikoak doitasun kirurgikoa eta pazientearen ikuspegi integrala bateratu ditu, eta patologia urologiko konplexuen tratamenduan erreferente gisa duen entzutea sendotu du.
Lizentziaduna Medikuntzan eta Kirurgian, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.
Hizkuntzak: gaztelania, euskara eta ingelesa.
UROX taldeko zuzendari medikoa da.
Idiomas: español, euskera e inglés.
Director médico del grupo UROX.
Rius Bilbao, Leire
Rius Bilbao, Leire
Leire Rius doktorea urologoa da, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ko kideetako bat da.
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, eta Urologiako mediku espezialista 2017tik. Ikerketan eta irakaskuntzan duen inplikazioa du bereizgarri haren jardunbideak.
Prostatako minbiziaren detekzioari eta diagnostikoari eta tresna diagnostikoak baliozkotzeari buruzko argitalpen zientifikoak idatzi ditu nazioarteko aldizkari indexatuetan.
Eraginkortasun klinikoarekin eta patologia urologikoen -hala nola erekzioaren disfuntzioa, eiakulazio goiztiarra eta prostatako minbizia- diagnostikoarekin lotutako zentro anitzeko proiektuetan eta ikerketa-kontratuetan parte hartzen du; halaber, kostu-eraginkortasunari buruzko azterlanak egiten ditu.
Natal Álvarez, Fernando
Natal Álvarez, Fernando
Natal doktorea urologoa da, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ko taldeko kideetako bat da.
Patologia urologikoaren diagnostikoan eta tratamenduan dihardu, urologia onkologikoan, prostatako hiperplasia onberan eta litiasian arreta berezia jarrita.
Zauri txikiko teknika kirurgikoak eta endourologikoak erabiltzen ditu eguneroko jardunbidean.
Elkarte hauetako kide da: European Board of Urology (FEBU), Urologiako Euskal Sozietatea, European Association of Urology eta Espainiako Urologia Elkartea.
Estatuko eta nazioarteko zentro anitzeko proiektuetan ari da elkarlanean.
Hizkuntzak: gaztelania eta frantsesa.
Franco Maldonado, Óscar
Franco Maldonado, Óscar
Espezialista kirurgia urologiko laparoskopikoan eta robotikoan. Laserrean eta patologia urologikoaren tratamendu integralean. Lizentziaduna Medikuntzan eta Kirurgian. Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.
Estradé Suárez, Oskar
Estradé Suárez, Oskar
Espezialista zauri txikiko kirurgia urologikoan.
Esperientzia ugaria du laser, endourologia eta kirurgia robotikoko teknika aurreratuetan.
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.
Hizkuntzak: gaztelania, ingelesa eta euskara.
Robalino Aldaz, Jorge
Robalino Aldaz, Jorge
Jorge Robalino doktorea Medikuntzan lizentziaduna da, Guayaquilgo Unibertsitatearen eskutik, eta espezialista Urologian, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Puigvert Fundazioaren BAME (barneko mediku egoiliarra) eskutik, 2019tik 2024ra bitartean, egoitza amaitu ondoren.
Elkarte hauetako kide da: European Board of Urology (FEBU), Espainiako Urologia Elkartea, European Association of Urology, Sociedad Iberoamericana de Neurourología y Uroginecología eta Sociedad Internacional de Continencia.
Nazioarteko aldizkari indexatuetan argitalpen zientifikoen egile eta egilekide gisa egindako ikerketa-lanagatik nabarmendu da, bai eta Estatuko eta nazioarteko biltzarretan egindako hitzaldi ugariengatik ere.
Gainera, zentro anitzeko ikerketa-proiektuetan ari da elkarlanean.
Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.
Rodríguez Cadenas, Sonia
Rodríguez Cadenas, Sonia
Rodriguez doktorea urologoa da, eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako Urología Clínica Bilbao-ko taldeko kideetako bat.
Prostatako hiperplasia onberaren eta patologia urologiko onkologikoaren diagnostikoan eta tratamenduan oinarritzen da haren lana.
Elkarte hauetako kide da: Espainiako Urologia Elkartea, Europako Urologia Elkartea eta Urologiako Euskal Elkartea.
Gainera, 20 prestakuntza-ikastaro baino gehiago egin ditu kirurgia urologikoan, litiasiaren maneiuan eta gernubideen sintometan.
Probak eta diagnostikoak
Proba diagnostiko ugari egiten ditugu teknologia aurreratuenaz baliatuta, sintoma urologikoen jatorria zehaztasunez identifikatzeko eta tratamendurik egokiena planifikatzeko.
Tresna moderno horiei esker, xeheki azter ditzakegu gernubideen egoera, giltzurrun- eta prostata-funtzioa edo pelbis-zoruaren osasuna, pazientearen ongizaterako funtsezkoak diren beste alderdi batzuen artean.
Ekografia urologikoa (giltzurrunekoa, maskurikoa, prostatakoa)
Proba minik gabea eta azkarra, giltzurrunen, maskuriaren edo prostataren egoera denbora errealean ikusteko aukera ematen diguna.
Fluxumetria
Gernu-fluxuaren abiadura eta bolumena neurtzen ditu, gernubideetan egon litezkeen buxadurak aztertzeko.
Urodinamika
Maskuriaren eta uretraren funtzionamendua aztertzen du; baliagarria da gernu-ihesik, gernu-larritasunik edo pixa egiteko zailtasunik badago.
Prostatako biopsia bereizmen handiko mikroultrasoinuen bidez (EXActVu)
Ehun prostatikoa bistaratzeko aukera ematen du, ultrasoinu arrunt batek baino bereizmen handiagoaz; hari esker, ehun gaiztoa eta normala bereiz daitezke, eta minbizia dagoela susmatzen denean, ehun prostatikoaren laginak lor daitezke.
Prostatako biopsia fusio bidez
Teknologia aurreratua, erresonantzia magnetiko multiparametrikoko irudiak eta ultrasoinuak konbinatzen dituena, lesio susmagarriak zehatzago lokalizatzeko; horrela, eraginkortasun handiagoa lortzen da eta beharrezkoak ez diren biopsiak murrizten dira.
OTA / EMN / PET
Irudi bidezko Diagnostiko Zerbitzuarekin lankidetzan, proba aurreratuak eskuratzeko aukera eskaintzen dugu, gaixotasun urologiko konplexuenak doitasunez aztertzeko.
Laborategiko analisi espezifikoak
Hainbat kontrolek, esaterako PSAk, gernu-analisiak edo kultiboak azterketa diagnostikoa funtsezko datuekin osatzeko aukera ematen dute.
Zistoskopia
Maskuriaren barrualdearen miaketa bisuala, kamera mehe baten bidez egiten dena; aproposa, odol-galerak, behin eta berriz agertzen diren infekzioak edo maskuriko tumoreak ebaluatzeko.
Maiz egiten diren galderak
Gizonezkoen eta emakumezkoen gernu-aparatuko eta gizonezkoen ugaltze-aparatuko gaixotasunak diagnostikatu eta tratatzen dituen espezialitate medikoa da urologia. Besteak beste, gernu-infekzioak, giltzurruneko harriak, prostatako arazoak edo erekzioaren disfuntzioa.
Gomendagarria da urologoari kontsultatzea sintoma hauetakoren bat izanez gero: pixa egitean mina, odola gernuan, gernu-ihesa, barrabiletako mina, pixa egiteko zailtasuna edo sexu-funtzioarekin loturiko arazoak. Gizonen osasunari buruzko kontsultak ere gomendatzen dira 45-50 urtetik gorakoen artean, bereziki prostata kontrolatzeko.
Bai. Urologia gizonekin lotu ohi bada ere, emakumeen gernu-osasunaz ere arduratzen da, eta hainbat patologia tratatzen ditu, hala nola infekzio errepikatuak, litiasia edo gernu-ihesa.
Besteak beste, hauek:
- Gernu-infekzioak
- Giltzurruneko harriak
- Prostatako hiperplasia onbera
- Prostatako, giltzurruneko, maskuriko edo barrabileko minbizia
- Gernu-ihesa
- Erekzioaren disfuntzioa eta gizonen ugalkortasun-arazoak
Lehenengo bisitan, urologoak elkarrizketa mediko zehatza egiten du, historia klinikoa aztertzen du, eta ekografia urologikoa eta fluxumetria egiten ditu, edo, hala behar izanez gero, uretra eta maskuria kamera baten bidez aztertzen ditu (uretrozistoskopia), eta proba osagarriak eskatzen ditu, hala nola gernu- eta odol-analisiak, diagnostiko zehatza lortzeko.
Ohikoenak hauek dira: ekografia urologikoa, gizonengan, giltzurrunen, maskuriaren, prostataren eta barrabilen azterketa, eta emakumeengan, pelbis-zoruaren azterketa, gernu-analisia, fluxumetria, zistoskopia (ez da kontsultan egiten, ez du urologia-zerbitzuak egiten); hainbat erradiologia-proba eskatu daitezke, esaterako X izpiak, erresonantzia magnetikoa, eskanerra edo ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA), medikuntza nuklearreko probak ere (PET-TAC edo gammagrafia). Sintomen edo aztertu beharreko patologiaren arabera aukeratzen dira probak.
Gutxienez kontrol urologiko bat egin behar da bizitzako edozein unetan. Gizonezkoen prostatako osasun-kontrolak 50 urtetik aurrera egiten hastea gomendatzen da, edo 45 urtetik aurrera, prostatako minbiziaren familiako aurrekaririk balego. Emakumeengan, bizitzako edozein unetan egiten da azterketa, infekzio errepikatuak, gernu-ihesa edo urologiarekin loturiko bestelako arazoak izanez gero. Arazoak goiz detektatzen laguntzen dute azterketa haiek.
